El Pilar Ikastetxea

El Pilar Ikastetxea
www.elpilarikastetxea.com

viernes, 30 de mayo de 2014

TXORI ERAZTUNKETA IRUNGO ALTZUBIDE ERREKAN

Aurreko astean, Irungo Altzubideko errekan, Aranzadiko teknikariek txori eraztunketa berri bat egin zuten. Gu hantxe egon ginen eta Joxi, Javi eta Agurtzaneri esker gauza berri asko ezagutu genituen txoriei buruz. Zorte handia izan genuen hiru txori espezie desberdin erori baitziren teknikariek errekan jarritako hiru sareetan. Hauek izan ziren gure sareetan erori ziren hiru txori espezieak:

1. Motacilla cinerea (buztanikara horia)
2. Turdus merula (zozo arrunta)
3. Pyrrhula pyrrhula (gailupa)

Beti bezala, Joxi, Javi, Agurtzane eta Ariñeri eskerrak eman behar, haien denbora eta "jakinduria" guri eskaintzeagatik.

Argazki gehiago